Ehizaren lege berria onartu dute Eusko Legebiltzarrean

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak Ehizaren Legea aurkeztu zuen atzo. Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren hitzetan, «lege modernoa, eta autonomia erkidegoaren beharrei egokitua» da. EAJren, PPren eta UPDren babesa izan zuen PSE-EEk legea onartzeko orduan; Aralar eta EA abstenitu egin ziren; eta EB legearen kontra azaldu zen, «animaliak errespetatzeko era onena, horiek ez hiltzea» dela iritzita.

Ika-mika nagusia ehiza eremuetako segurtasun guneen mugak eragin du. Lege berriaren arabera, 100 metroko babes eremua egongo da ehiza lekuetan bakarturik dauden etxeen inguruan, eta 200 metrokoa izango da hiriguneetan, landa guneetan eta nekazaritza eta turismo guneetan. Legearen aurka daudenen iritziz, «ehiztarien mesedetan» egindako legea da, eta Jaurlaritzak ez ditu nekazarien zein ekologisten eskariak aintzat hartu. Unzaluk, baina, «adostasun handiko» legea izan dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.