Ehiztari bat hil da Caparroson, mendian putzu batera erorita
CAPARROSO. Gizon bat hil zen larunbatean Caparroson, Nafarroan, putzu batera erorita. Guardia Zibilak jakinarazi du ehiztaria zela eta txakurrarekin zebilela. Lehen hipotesien arabera, animalia erori zen putzura, eta hura ateratzen saiatu zenean jausi zen ehiztaria. Senideek jo zuten Poliziarenera, etxera itzuli ez zelako larrituta. Caparrosokoa zen hildako gizona, eta 55 urte zeuzkan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu