73 urteko ehiztari bat hil da gaur Gaubean (Araba), ehiza uxaldi batean. Gasteizko bizilaguna da hildako gizona, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, beste ehiztari batek jotako tiroak harrapatu du, ustekabean. 13:20 aldera izan da ezbeharra, Gaubeako udalerrian.
Hipotesi nagusia istripuarena den arren, xehetasunak jakiteko ikerketa hasi du Ertzaintzak. Gorpua Gasteizera eramango dute, autopsia egiteko.