EZBEHARRA

Ehiztari bat hil da Hondarribian, postutik erorita

Hamabost bat metroan behera erori da, eta mendian bertan hil da.

2013ko urriaren 18a
13:25
Entzun

63 urteko gizonezko bat hil da Hondarribian (Gipuzkoa), ehizarako postu batetik erorita. 08:45 aldera gertatu da ezbeharra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez. Hamabost metroko altueran dago postua, eta, nola ez dakitela, lurrera jausi da ehiztaria. Larrialdi zerbitzuak joan dira postura, baina bertan hil da.

Gizonak 63 urte zituen, eta Irungoa zen. Zer gertatu den ikertzen ari da Polizia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.