ezbeharra

Ehiztari bat hil da Oñatin

Alonsotegin hilik topatu dute atzotik desagertuta zegoen gizonezkoa.

2014ko azaroaren 1a
09:07
Entzun

Oñatin, Lezesarri auzoan, 48 urteko ehiztari bat hil da, Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. 14:30 aldera izan da ezbeharra. Basurdeen uxaldi batean parte hartzen ari zen, eta tiroz zauritu da; beste kide batek jaurtitako tiroak lurraren aurka jo du lehenik, eta ondoren hura zauritu du. Larrialdi zerbitzuek haren heriotza baieztatu dute.

Alonsotegin, Artiba urtegitik gertu aurkitu dute atzotik desagertutako gizonaren gorpua, mendian, gizonaren autotik kilometro batera. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, senideek ostiral arratsaldean eman zioten desagerpenaren berri Ertzaintzari.

Alonsotegi eta Pasagarri mendiaren artean bilaketa lanetan hasi ziren atzo gauean, eta gizonaren autoa aurkitu zuten, amildegi batean. Hainbat suhiltzaile eta ertzain lekura joan ziren, baina ez zuten gizonezkoa aurkitu. Goizaldeko 02:00ak arte aritu ziren bila. Gaur 07:00etan ekin diete berriro bilaketa lanei. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.