Ehiztari bat zendu da ehizaldi batean, sabelean tiroa jasota

2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
SOPUERTA. 61 urteko ehiztari bat zendu zen igandean, Sopuertan (Bizkaia). Ehizaldi batean parte hartzen ari zen, eta sabel aldean tiro bat jaso zuen. Bertze hogei pertsonarekin batera ari zen ehizan. 12:45 aldera gertatu zen ezbeharra. Tiroa jaso, eta larri zauritu zen ehiztaria. Sendagileak saiatu ziren gizona suspertzen, baina ezin izan zuten deus egin. Ertzaintzak ikerketa hasi du, ezbeharra nola gertatu zen argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.