Gizartea

Ehiztari bate hil da Nardozen beste baten tiroak jota

B.G.O. 52 urteko gizonezkoa da zendua, Iruñeko bizilaguna.

2006ko abenduaren 16a
18:06
Entzun
Nardozeko (Nafarroa) Mendibakarra inguruan ehizean zebilen Iruñeko bizilagun bat hil da gaur goizean, Nafarroako Gobernuak emandako lehen informazioen arabera, harekin batera ehizean zebilen adiskide baten tiroak istripuz jota.

Iturri horien arabera, 11:54 aldera gertatu da ezbeharra: 52 urteko B.G.O. ehizean zebilen adiskide baten tiroak oso hurbiletik jo duenean, istripuz. Oso larri zauritu du tiro horrek, eta Zangozako suhiltzaileak, Iruñetik bidalitako anbulantzia medikalizatu bat eta foruzainak iritsi direnean bizirik zegoen arren, lasterrera hil egin da.

Zauritu duen adiskideak berak ema dio abisua SOS Nafarroari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.