52 urteko ehiztari gizonezko bilbotar bat -C.J.P.G.- hil da gaur Espainian (Ruerrero, Kantabria) ehizean ari zirela, beste ehiztari batek nahigabe eskopetarekin tiroa bota ostean, Kantabriako Gobernuaren iturriek esan dutenez.
15:30ean izan da ezbeharra, eta tiroak sabelean jo du. Osasun zerbitzuak-eta bertara azaldu diren arren, handik ordubetera zendu da.
Guardia Zibila tiro egilea zein izan den jakin nahian dabil. Bi ehiza taldekoak dira hildakoa eta tiroaren egilea.
Ehiztari bilbotar bat hil da, beste batek nahigabe tiroa bota ostean
52 urte ditu hildakoak, eta Espainian gertatu ez ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu