Ehiztari ez direnen erregistroa sortu du Ekologistak Martxan taldeak

Erredakzioa
2008ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Ehiztariak ez direnen erregistroa jarri du abian Ekologistak Martxan elkarteak. «Naturaz modu baketsuan goza daitekeela defendatu nahi dugu ekimen honekin, eta espezie guztien arteko elkarbizitza defendatu nahi dugu», adierazi dute ohar baten bidez. Aditzera eman dutenez, oraingoz 5.500 lagunek eman dute izena. Halaber, egunean 25.000 bisitari izan dituzte erregistroan izena emateko Interneten abian jarri duten atarian (www.ecologistasenaccion.org/nocazador).

Publikoki ehiztariak ez direla adierazteaz gain, «ehiztarien tiroen soinu eta mehatxurik gabe» naturaz gozatzeko duten eskubidea aldarrikatu dute sinatzaileek. Halaber, ehizaren ondorioz ezartzen diren mugak arbuiatu dituzte. «Eskubidea dugu gune eta bide publikoetatik askatasun osoz ibiltzeko».

Sinatzaileek kezka agertu dute, bestalde, ehizarekin haurrei animalien inguruan ematen zaien hezkuntza dela eta. «Animaliak ez dira objektu hutsak.Bizitza propioa duten gizakiak dira, eta sentitzeko gaitasuna dute. Ezin dira diana bat balira bezala hartu». Halaber, naturazarduraz gozatzeko konpromisoa hartzen dute: «Pertsonei eta haien jabetzeikalterik egin gabe». Ehizak «ingurumenari eragiten dizkion kalteak»» gogora ekartzeko ere baliatu nahi dute ekimen hau. «Animaliak hiltzeaz gain, ehizak ingurumenari kalte egiten dio eta trabak sortzen ditu naturaz gozatze- ko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.