Irudia. Ainhize-Monjolose
EHLG-K ZAZPI URTE BETE BERRI DITU
Euskal Herriko Laborantza Ganberak 7. urteurrena ospatu zuen atzo Ainhize-Monjolosen (Nafarroa Beherea). Goizean, batzar nagusia izan zuten; 300 lagun bildu ziren. 2011n egin lan nagusiak jorratu zituzten, eta 2012rako egitasmoak azaldu. Laborantza iraunkorra lantzea izan da 2011. urteko lan hildo nagusietako bat, eta gariaren ekoizpena eta kontsumoaren lokalizatzea bestea. 2012an,haragira hedatuko da lokalizatzearen lan ardatza, beste sail berrien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu