EHNE: «Jantoki kolektiboak hornitzeko adina ekoizten da»

2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
EHNE nekazarien sindikatuak ez du dudarik: Euskal Herriko baserritar eta abeltzainen produktuek jantoki kolektiboak hornitzeko adina ekoizten dute, «maila handi batean». Horregatik, bertako produktuen aldeko hautua egiteko eskatu dute. «Arrautzak, esnea, patatak, lekak eta haragia jantoki kolektiboak hornitzeko adina ekoizten dira». Administrazioari egin diote eskari berezia. «Jantoki hauek hornitzeko duen bide bakarra eta zentralista aldatu behar du, neurri txikiagoko kontsumo unitateak bultzatuz». Eusko Jaurlaritzari kritika zuzena egin diote. «Izan ere, ezin da onartu produktuak ekoizpen kostuak estaltzen ez dituzten prezioetan erostea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.