EHUko Euskararen Plan Gidariaren arabera, 2011. urterako unibertsitateko irakasle euskaldunen kopurua %43koa izango da. "Gutxieneko helburua" behintzat, hori da, eta ez dute baztertzen %45era iristea. Gaur egun %34koa da kopurua, eta igoera, batik bat, irakasle berriak hartuko dituztelako lortuko dute. Hain zuzen, gaur aurkeztu du egitasmoa Juan Ignacio Perez EHUko errektoreak, Ludger Mees Euskara errektoreordearekin batera, Bilbon.
Graduko ikasketetako enborreko ikasgaiei dagokienez, guztiak euskaraz izatea da helburua. "Unibertsitateko sailetan euskararen eta gazteleraren artean oreka handiagoa lortu nahi dugu", esan du Perezek.
Administrazio eta zerbitzu sailetan jendearekin zuzenean lan egiten dutenen artean ere euskaldunen kopurua igo egin nahi dute.
Meesek emandako datuen arabera, ikasle euskaldunen kopurua goraka doa EHUn. "1997-1998an ikasle euskaldunak lehen ikasturtean %23 izan ziren eta 2006-2007an %44". Gaur egun euskaraz ikasten dutenak %35-40 direla esan du Meesek.
Euskara
EHUk 2011n irakasle euskaldunak %43 izateko plana aurkeztu du
Gaur egun kopurua %34koa da. euskararen eta gazteleraren artean "oreka handiagoa" lortu nahi dutela esan du Perez errektoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu