EHUk 445 milioi euroko aurrekontua izango du 2011n, %8 jaitsita

Unibertsitateko langile guztiei ezarritako soldata jaitsieraren ondorioa da aurrekontu murrizketa

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
EHU Euskal Herriko Unibertsitateak 445.346.068 euroko aurrekontua izango du 2011n. Hala erabaki zuen, atzo, unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko 25 boto, kontrako zazpi eta bi abstentziorekin. Diru kopuru horrek %8ko jaitsiera ekarriko du 2010eko aurrekontuarekin alderatuta. Aurten, 483.400.125 eurorekin egin du lan EHUk.

Aurrekontuaren murrizketa lotuta dago, EHUk adierazi duenez, unibertsitateko langile guztiei ezarritako soldata jaitsierekin. Izan ere, defizit publikoa murrizteko joan den maiatzean hartutako erabakiaren ondorioetako bat izan zen hori. Bestalde, ohiko gastuetan %4ko jaitsiera proposatu du EHUko Gobernu Kontseiluak. «Gizarte beharrekin elkartasunezkoa eta gastuarekin arduratsua izango den aurrekontu bat egin nahi izan dugu, baina, aldi berean, murrizketak unibertsitatearen zerbitzuen kalitateari ez eragiteko irizpideak ezarri ditugu», adierazi du Iñaki Goirizelaia errektoreak.

Sarreren atalean, Eusko Jaurlaritzaren laguntza 258,2 milioi eurokoa izango da, aurten baino 16,1 milioi euro gutxiagokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.