EHUk azpiegituretarako 146 milioiko aurrekontua izango du 2015era arte

Erredakzioa
Bilbo
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2011-2015 urteen artean azpiegituretan inbertitzeko 146 milioi euroko aurrekontua onartu zuen atzo eginiko bileran. EHUk datozen bost urteetarako, azpiegituren aldetik, duen proiekturik handiena Medikuntza eta Odontologia Fakultatea nahiz Erizaintzaingo Unibertsitate Eskola jasoko dituen eraikina izango da. Bilbon egongo da, Basurton hain zuzen, eta 76 milioi pasatxoko aurrekontua izango du.

Horrekin batera, beste hainbat azpiegitura egitasmo ere onartu ditu EHUk, besteak beste Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eta Psikologia Fakultatearen aurrealdeak eta klimatizazioa berritzea Donostian (6 milioi), Leioa-Erandioko eremuaren ekialdeko aparkalekua eraikitzea (9,5 milioi), Gipuzkoako Prestakuntza eta Berrikuntzako Balio Anitzeko Zentroa sortzea (7,7 milioi) eta Giza eta Gizarte Zientzien Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Zentroa eraikitzea Araban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.