EUSKAL HERRIA

EHUk Espetxeetarako Zuzendaritzarekin batzartu nahi du

Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak bilera bat eskatu dio Angel Yuste Espetxeetarako Zuzendaritzako idazkari nagusiari. Espainiako kartzeletan dauden presoek ikasketak egin ahal izateko, beharrezkoa da bien arteko akordio bat lortzea, eta, hark orain arte uko egin dio EHUrekin hitzarmenik egiteari.

2012ko martxoaren 16a
22:32
Entzun

Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak bilera bat eskatu dio Angel Yuste Espetxeetarako Zuzendaritzako idazkari nagusiari, Espainiako kartzeletan dauden euskal presoek unibertsitatean ikasketak egin ahal izateko akordio bat lortzeko helburuarekin. 

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EHUri unibertsitate gisa duen autonomia aitortu zion iaz, eta, irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerkuntza garatzeko beharrezko duen askatasunaren izenean, ikasketak nola kudeatu erabakitzeko ahalmena duela ebatzi zuen. Ondorioz, euskal presoek EHUn ikasteko aukera dute berriz, nahiz eta, praktikan, Espainiako Estatutik kanpoko kartzeletan daudenei soilik eragiten dien erabakiak.

Espainiako kartzeletan daudenek ikasketak egin ahal izateko, beharrezkoa da Espetxeetarako Zuzendaritzarekin akordio bat egitea, eta, hark orain arte uko egin dio EHUrekin hitzarmenik egiteari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.