EHU-Jaurlaritza akordioa
EHUk eta Eusko Jaurlaritzak finantziazio akordioa lortu dute
Euskal Herriko Unibertsitateak duen zorra kitatzeko akordioaren berri eman dute gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Anjeles Iztuetak eta EHUko errektore Juan Ignacio Perez Iglesiasek. Jaurlaritzak 15,3 milioi euro mailegatuko dizkio EHUri, eta honek urteko milioi bat euro itzuli beharko dio, interesak barne, 15 urteren barruan. Era berean, irakasleen soldata osagarrien ehuneko handi bat Jaurlaritzaren kontu izango da, %85-90 inguru, eta beste %10-15, berriz, EHUren kontu.
Perez Iglesias errektorearen borondate ona nabarmendu du Iztuetak, eta akordioa lortzeko "ezinbestekoa" izan dela erantsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu