Uztailaren 14tik 24ra bitartean izan dira EHUn izena emateko lehen hiru epeak; tarte horretan, karrerako lehen maila egiteko 8.552 ikasle matrikulatu dira, unibertsitateak eskaintzen dituen lekuen %96,5 betez. Eskaintzen diren 89 graduetatik 39tan ez da lekurik gelditzen dagoeneko.
Leku bat lortzeko notarik altuena behar izan diren titulazioak Biokimika eta Biologia Molekularra izan dira12,2 rekin (14 da notarik altuena). Horrela Medikuntzako gradua gainditu dute, ohituraz eskari handiena izan duena, aurten 12 rekin sartu da azken ikaslea.
EHUko Gradu Ikasketa eta Berrikuntzako Errektoreorde Amaia Zarragak esan du, 2014ko kalifikazioak, orokorrean, "aurreko urteetakoak baino altuagoak" izan direla. Nabarmendu du ere, datorren ikasturtean EHUn "ikasle bikainak" izango direla titulazio guztietan; Zarragaren iritziz, horrek erakusten du ikasle bikainenek EHUren zentroak hautatu diztuztela beraien ikasketak burutzeko.