EHUk ohartarazi du gizon bat harrapatu dutela mutilen komunean irudiak grabatzen

Arte Ederren Fakultatean gertatu da. Mutil batek salaketa jarri du; fakultateak ere hala egingo du.

EHUko Leioako campusa, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
EHUko Leioako campusa, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Olatz Silva Rodrigo.
2024ko apirilaren 23a
13:25
Entzun

Joan den ostegunean, EHUko Arte Ederren fakultatean, gizon bat harrapatu zuten mutilen komunean irudiak grabatzen. Hala ohartarazi dute fakultate horretako iturriek. Gizona egun horretan atxilotu zuten. «Jardun genuen horrelako jazoerak gertatzen direnean jarduten dugun bezala», adierazi dute.

Oraingoz, mutil batek salaketa partikularra jarri du. Hala ere, fakultateak jakinarazi du aste honetan bertan joango direla komisariara, salaketa jartzera.

Joan den astean, X sare sozialean jarritako ohar baten bidez, Eiki taldeak salatu zuen, Arte Ederretako fakultatean ez ezik, gizonezko batek argazkiak egin eta irudiak grabatu zituela Zientzia eta Teknologiako fakultateetako komunetan, eta babesa adierazi zien biktimei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.