EHUko ikasleen auzia atzeratu dute, grebarengatik

2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. Bologna Planaren aurkako protesten harira, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko hamahiru ikasle epaitzekoak ziren atzo, Bilbon; baina bertan behera gelditu zen epaiketa, agente judizialak greba egin zuelako. Ikasle guztiak ere ez ziren epaitegira agertu: hiru falta ziren. Ondorioz, urtarrilaren 23ra atzeratzea erabaki zuen epaileak. 2008an EHUko klaustroaren bilera eten zutela leporatuta epaituko dituzte ikasleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.