unibertsitatea

EHUko Medikuntzako ikasketak euskaraz nahi dituzte

Ia ehun ikaslek bi eguneko itxialdia egin dute Leioako kanpusean. Dekanotzari "konpromiso zehatzak" eskatu dizkiote.

2011ko apirilaren 6a
13:42
Entzun

EHUko Medikuntzako 95 ikaslek atzo eta gaur itxialdia egin dute Leioako kanpuseko fakultatean, ikasketak euskaraz egin nahi dituztela aldarrikatzeko. Bi egunotan elkarretaratzeak eta mahai-inguruak egin dituzte, bi mila eskuorri banatu dituzte, kalejira egin dute... "Balorazioa oso ona da", diote prentsa oharrean. 

Hainbat eskaera egin dituzte: EHUk irakasle euskaldunei mugikortasunerako erraztasunak eman beharko lizkieke, unibertsitateak bermatu egin beharko luke euskarazko matrikulazioari eustea, edota baliabide gehiago bideratu beharko lituzke euskarazko adarrera.

Haien ustez, beharrezkoa da Medikuntzako ikasle, irakasle eta langileen batzorde bat sortzea, "euskalduntzearen jarraipen zehatza egiteko. Eta ez luke dekanotzaren menpekoa izan beharko".

EHUko Medikuntzako dekanotzari "konpromiso zehatzen jendaurreko onarpena" egiteko exijitu diote ikasleek. "Hau da, euskalduntze bidean zer pauso emango diren behingoz zehaztu dezatela".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.