Herrizaingo saila

Ehun ibilgailu blindatu erosiko dituzte "ertzainen segurtasuna hobetu eta bermatzeko"

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak kontratu bat sinatu berri du Volkswagen Audi S.A. enpresarekin ehun ibilgailu blindatu egiteko. Herrizaingo sailaren arabera, 9 milioi euro inguruko inbertsioa egingo dute, "ertzainen segurtasuna hobetu eta bermatzeko". Hala, Javier Balza Herrizaingo sailburuak ertzainen segurtasunareko hartutako konpromisoak beteko ditu.

2003ko uztailaren 19a
17:16
Entzun
Herrizaingo sailak dioenez, sindikatuekin Arkauten hitzartutako akordioetatik haratago doa neurri hau, eta "ertzainen ibilgailuen segurtasuneko orain urtebete hartutako neurrien jarraipena" dela dio. Halaber, gisa honetako neurriak bultzatzen jarraituko duela nabarmendu du, eta datozen urteetako aurrekontuetan isla izango duela.

Horrez gain, "bide honekin aurrera" jarraituko duela dio Herrizaingo sailaren oharrak, eta azken bi urteotan, ertzainen segurtasuna bermatzen aldera, 60 milioi eurotik gorako inbertsioa egin duela azpimarratzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.