Atentatuak

Ehun kilo amonal zituzten Gasteizko eta Ondarroako bonba-autoek

2008ko irailaren 23a
17:54
Entzun
Larunbatetik iganderako gauean ETAk Gasteizen eta Ondarroan (Bizkaia) zartarazitako bonba-autoetako bakoitzak ehun kilo amonal zituen, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez. Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Taldeko teknikariak iritsi dira ondorio horretara, leherketaren ondorengo aztarnak aztertuta.

Gasteizen Vital Kutxaren egoitzari eraso zion ETAk, eta kalte material handiak eragin zituen arren, inor ez zuen zauritu. Ondarroan, berriz, ertzain etxeari eta hamar lagun zauritu zituen -sei ertzain eta lau herritar-. Haietako batek, garezurrean haustura duela-eta ebakuntza egin behar izan dioten 15 urteko neskato batek, erietxean jarraitzen du hobera egiten ari den arren.

Biharamonean, astelehen goizaldean Santoñan (Kantabria, Espainia) leherrarazi zuen ETAk beste bonba-auto bat eta Espainiako armadako Luis Conde militarra hil. Beste sei lagun zauritu ziren atentatu berean, eta 70 urteko emakume batek oso larri jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.