Espainiako Poliziak 102 kilo speed atzeman ditu Durangon eta, hala, 400.000 dosiren ekoizpena eragotzi du. Iturri haren arabera, Herbehereetatik ekarri zuten droga, kamioian, lore artean, Burgosen (Espainia) bizi den lagun baten logistika enpresa batez baliatuz.
Poliziak dio enpresa horrek bidaia ugari egiten dituela Amsterdamdik Euskal Herrira eta Espainiara lorak eta droga garraiatzeko, eta atzeman duten speeda Euskal Herrirako zela.
Enpresako nagusiari droga trafikoaren susmoa hartu ondotik, Irundik Durangora arte jarraipena egin zioten eta hor atzeman zuten, lagun batekin. Ondoren bere emaztea eta kamioilari bat ere atxilotu zituzten.
gizartea
Ehun kilo speed atzeman dituzte Durangon
Herbehereetatik ekarri dute droga, kamioian, lore artean. Lau lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Speed kopuru harekin 400.000 dosi egin zitezkeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu