Ehunka herritar bildu dira azken ostiraleko ekimenetan
Hilero-hilero bezala, ehunka pertsona atera ziren atzo iluntzean kalera, euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko ikurrak eskuan hartuta. Gaixorik dauden euskal presoen eta haien senide eta lagunentzako elkartasun mezuak izan zituzten, eta bereziki Josu Uribetxeberria eta Txus Martinen «egoera larria» gogoratu zuten. «[Espainiako eta Frantziako] Gobernuek oinarrizko eskubideak salbuespenez murrizten dihardute espetxe politika honekin; itzulezinezko tragedia bat izateko arrisku handia duen politika bat da», ohartarazi zuten Herrira-ko kideek. 197/2006 doktrina ezarri dieten presoak ere gogoratu zituzten, eta Estrasburgoko auzitegiak jakinarazitako epaia «albiste ona» izan dela nabarmendu zuten, «euskal gehiengoaren borondatearekin, logika demokratikoarekin eta giza eskubideen irizpideekin» bat egiten duelako. Hala ere, Parot doktrina bertan behar uzteko herritarren presioak jarraitu behar duela adierazi zuten. «Momentu hau inportantea da». Besteak beste herri hauetan egin zituzten mobilizazioak: Getaria (45), Aulesti (76), Deba (55), Zumaia (83), Eskoriatza (25), Hondarribia (53), Irun (114), Alegia (15), Amezketa (20), Anoeta (25), Berrobi (6), Berastegi (26), Gaztelu (26), Ibarra (43), Ikaztegieta (20), Leaburu-Txarama (6), Lizartza (43), Tolosa (60), Zizurkil (84). Larrabetzu (97), Abadiño (42), Zeberio (24), Zuia (20), Arraia-Maeztu (15), Urizarra (25), Irurtzun (25), Lesaka (45), Etxarri-Aranatz (117) eta Leitza (70).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu