Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa

Ehunka herritar eta politika, gizarte arloko eta kulturgintza arloko eragile ugari bildu dira Andoaingo ekitaldian

Atzerapenez hasi da Andoainago Martin Ugalde Kultur Parkean atxilotuei egin dieten omenaldia, eta, halaber, 'Ateak zabalik' ekitaldia. Izan ere, jendearen emanak arazoak sortu ditu aparkalekuekin. Ehunka herritar daude bilduta kultur parkean, eta haien artean, politika, gizarte arloko zein kulturgintzako eragile asko daude. Besteak beste, Mikel Laboa kantaria, Pedro Migel Etxenike zientzilaria, Anjel Lertxundi idazlea eta Txaro Arteaga Emakundeko zuzendaria.

2003ko urriaren 22a
19:51
Entzun
Halaber, kultur parkean dira Xabier Isasi UEUko burua, Onintza Lasa eta Nekane Alzelai EAko buruzagitzakoak, Joseba Permach eta Pernando Barrena ezker abertzalekoak, Sagrario Aleman Aralar-ekoa, Joxe Iriarte 'Bikila' Zutik-ekoa,Joxerra Etxebarria AuBko burua, Antton Izagirre nazio eztabaidagunekoa, Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusia, Txutxi Ariznabarreta LABeko komunikazio arduraduna, Marije Intxausti EHNE sindikatukoa, Paul Nicholson, Juan Mari Irigoien idazlea, Xabier Mendiguren Elizegi editore eta idazlea, Pello Zabala frantziskotar eta metereologoa, Jexux Mari Zalakain EHUtik kaleratutako irakaslea, Iñigo Aranbarri idazlea, Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariak, Olatz Zugasti musikaria, Natxo de Felipe musikaria, Elixabete Garmendia kazetaria, Antonio Campos Ikastolen Elkarteko buru ohia eta Eugenio Irastortza preso ohia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.