Politika

Ehunka lagun, Aberri Egun herritarraren alde

Gaur zortzi izango da Irundik Hendaiara arteko ekitaldia, Nazio Eztabaidaguneak deituta, eta hainbat lagunek atxikimendua agertu dute gaur, Iruñean.

2008ko martxoaren 15a
16:47
Entzun
Ehunka lagunek bat egin dute Nazio Eztabaidaguneak Aberri Egun herritar baten alde egina duen deiarekin. Nazio bat gara, zazpiak bat, burujabetzaren alde lelopean Irundik (Gipuzkoa) Hendaiara (Lapurdi) ekitaldia izango da hilaren 23an (igandea), eta hor parte hartzeko dei egin dute hainbat lagunek gaur Iruñean emandako prentsaurrekoan.

"Desberdintasun politikoak eta sozialak gainditu, eta bat egiten dugun puntuetan indarrak metatzeko apustua egin dugu", esan dute gaur Iruñean.

"Nazioa gara, hori ezin da ezbaian jarri", dio Nazio Eztabaidaguneak, eta "lanean" segituko du "erasoen eta kriminalizazioen gainetik". "Gure esku dago Euskal Herria XXI. mendean bere buruaren jabe izatea".

11:30ean hasiko da bihar zortziko ekitaldia, Ficobatik. Handik Hendaiara joango dira, pilotalekura.

Argazkian, gaur Iruñean egin duten agerraldia. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.