HONDAKINAK

Ehunka lagun batu dira Andoainen errauste plantaren aurka

Osasunaren alde lelopean, Zubietako plantaren aurka protesta egin dute.

Errauste plantaren aurkako martxa Andoainen. @PETXARROMAN
2016ko martxoaren 12a
09:52
Entzun

Osasunaren aldeko eta errausketaren aurkako martxa egin dute Andoainen, Ipar Haizea herriko taldeak antolatuta. Mobilizazioa Etxeberrieta plazan hasi da 17:00etan, eta Nafarroa plazan amaitu da, ekitaldi batekin.

Errauste plantak minbizia kasuak %3,5 ugaritzen dituela ohartarazi zuen OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak, eta sendagileek bat egin dute Andoaingo mobilizazioarekin. Manifestazio amaierako ekitaldian, Jose Maria Tellon sendagileak hartu du hitza: "Ez dugu Andoain eta inguruko biztanleak etorkizuneko ikerlarien ikerketa gai izan nahi".

Bestalde, astelehenean, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, errauste plantek pertsonen osasunean eragiten duten arriskua aztertuko dute bost medikuk, 19:00etan. Maialen Berridi, Jose Cruz Villandiego, Jose Luis Paulin, Xabier Mitxelena eta Marta Barandiaran medikuek hitz egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.