Tantaz Tanta ekimenak antolatuta, ehunka pertsona elkartu dira Iruñeko Udaletxeko plazan, presoen sakabanaketa amai dadila eskatzeko. Bertan, urtarrilaren 10ean egingo duten manifestaziora joateko deia egin dute. 19:00etan abiatuko da martxa Udaletxeko plazatik, eta Luis Goñi eta Xabier Sagardoi ez urruntzeko eskatuko dute —Iruñeko kartzelan daude preso—.
Jone Galarza Tantaz tantako kideak gogorarazi du 25 urte direla aurten presoen sakabanaketa politika indarrean jarri zenetik: "Gaur egun 72 preso nafar daude hainbat espetxetan sakabanatuta. Eta gizarteak ez du ulertzen zergatik jartzen zaion prezio politikoa eskubideen errespetuari". Urtarrilaren 11n Bilboko manifestaziora joateko deia egin du.
Bukaeran, parte hartzaile guztien artean tanta handi bat osatu dute Udaletxeko plazan.