Euskal presoak

Ehunka lagun bildu dira Gasteizen Lopez de Abetxuko aske uzteko eskatuz

Gaixo egoteaz gain, preso gasteiztarrak zigorra betea duela salatu dute. Sarek deituta gaixo dauden presoen aldeko manifestazioa egingo dute Donostian irailaren 24an.

Lopez de Abetxuko euskal presoaren egoera salatzeko manifestazioa egin dute Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
2016ko uztailaren 9a
15:15
Entzun

Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso gasteiztarraren eskubideak errespetatu daitezen galdegin dute gaur Gasteizen ehunka lagunek. Lopez de Abetxukok kardiopatia du eta etxetik 420 kilometrotara dago espetxeratua, Villabonan (Asturias, Espainia). Horretaz gain, Sarek salatu du ez dizkiotela kontuan hartu Frantzian betetako urteak, eta zigorra bera ere duela bi urte betez zuela.

Bide batez, ordea, gogorarazi dute Lopez de Abetxuko ez dela gaixo dagoen euskal preso bakarra. Horiek hala, eta haien egoera salatzeko manifestazio nazionala deitu du Sare plataformak datorren irailaren 24rako, Donostian. "Bada garaia ideologiak alde batera utzi, eta giza eskubideen urraketak amaitzeko", aldarrikatu du plataformak. Protesta Bulebarretik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.