Ehunka lagun Irigoien eta Olzomendiren alde
HAZPARNE. Ehunka pertsona bildu ziren atzo Hazparnen (Lapurdi), exijitzeko PeioIrigoien eta Mattin Olzomendi euskal presoak kalera ditzatela. Duela bi urte sartu zituzten bi gazte lapurtarrak preso.Iragan uztail hasieran epaitu zituzten, eta bost urteko kartzela zigorra jaso zuen Olzomendik, eta lau urtekoa, berriz, Irigoienek. Goxa Biju bi presoen aldeko batzordeak manifestazioa egin zuen, eta bestak segitu zuen Ttattola gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu