MANIFESTAZIOA

Ehunka lagun Iruñean, Euskal Herriaren desmilitarizazioa aldarri

"Alde hemendik! Indar okupatzaileak kanpora" lelopean egin dute protesta, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak deituta.

AEMk antolatutako manifestazioa, Gazteluko plazatik igarotzen. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Ion Orzaiz.
2016ko urriaren 12a
09:24
Entzun

500 bat pertsona elkartu ditu AEM Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak Iruñeko Alde Zaharrean, urriaren 12an "Euskal Herriak ospatzeko deus ez duela" aldarrikatzeko, eta indar militarrek "alde egin dezatela" exijitzeko.

13:00ak pasata atera da manifestazioa Iruñeko Errekoleten plazatik. «Alde hemendik, utzi bakean!» eta «amnistiarik gabe, bakerik ez!» izan dira manifestariek gehien errepikatu dituzten leloak. «Indar okupatzaileak kanpora» eta «Zuek ere txakurrak zarete» ere oihu egin diete Espainiako Poliziari nahiz Udaltzaingoari, Chinchilla kaleko komisaldegiaren paretik igarotzean.

Hiru ordu laurdenen buruan, San Frantzisko plazara heldu da manifestazioa, eta han, gogoan izan dituzte Espainiak historian eginiko genozidioak eta gehiegikeriak. XV. mendekoak nahiz gaur egungoak. «Azken 50 urteetan, 10.000 euskaldun baino gehiago espainiar indar armatuek torturatuak izan direla jasotzen du txosten batek. Beste asko izan dira eraildakoak, kuarteletan bortxatutakoak edota kalean biolentzia eta jazarpena jasan behar izan dutenak», esan du AEMko bozeramaileak, manifestazioaren bukaeran.

Poliziaren presentzia itogarria izan den arren, ez da istilurik gertatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.