Euskal Herria

Ehunka lagunek Konstituzioa aldatzeko erreferenduma eskatu dute Hegoaldeko hiriburuetan

Atzo hainbat mobilizazio izan ziren Espainiako, Herrialde Katalanetako eta Galiziako hainbat hiriburutan ere.

2011ko abuztuaren 29a
15:44
Entzun

Ehunka lagun atera ziren atzo kalera Hego Euskal Herriko hiriburuetan PSOEk eta PPk Espainiako Konstituzioan egin nahi duten aldaketa erreferendum baten bidez bozkatu ahal izatea eskatzeko. Iruñean 250 bildu ziren, eta Donostian, 200. Bilkura horietan parte hartu zutenen artean zeuden, Jose Miguel Nuin Izquierda-Ezkerrako kidea, Mikel Izagirre eta Arantza Gonzalez Ezker Batuko kideak, Jesus Uzkudun CCOOko ordezkaria eta Manuel Velasco CGTko kidea.

PSOEk eta PPk Espainiako Konstituzioan finkatu nahi dute erakunde publikoen gehieneko defizita, eta atzo hainbat mobilizazio izan ziren, Euskal Herriaz gain, Espainiako, Herrialde Katalanetako eta Galiziako hainbat hiriburutan. Aurreko astean iragarpena egin ondoren, azkar egin nahi dute aldaketa PSOEk eta PPk, eta bihar hasiko da tramitea Espainiako Legebiltzarrean.

35 diputatuk hala eskatuz gero, neurria erreferendum batean onartzera behartu dezakete, eta horretarako gakoa CiUk eta PSCk izan dezakete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.