BIKTIMAK

Ehunka lagunek omendu dute Angel Berrueta Iruñean

2004ko martxoaren 13an hil zuten Espainiako polizia batek eta haren semeak, tiroz, lanean ari zela (bideoa: Jagoba Manterola / Argazki Press). [Youtube]https://youtu.be/3pKhgq_bOT8[/Youtube]

2016ko martxoaren 13a
08:09
Entzun

Besteak beste, Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkos eta Iruñeko alkate Joseba Asiron izan dira Berruetaren eta Kontxi Santxizen aldeko omenaldian. Lehen aldiz izan dira bertan erakunde horietako ordezkariak.

Angel Gogoan plataformak eskerrak eman dizkie udalari eta gobernuari, Berrueta izera politikoko bitkimatzat jotzeagatik. Gainera, kritika egin dio Espainiako Gobernuak helegitea jarri izanari Nafarroako Parlamentuak onartutako Biktimen Legearen aurka.

Mari Carmen Mañas Berruetaren alargunak hartu du hitza gero. Barkosen gobernuari eskatu dio biktimen memoriaren eta erreparazioaren alde lan egin dezala, "salbuespenik gabe". Hark ere eskerrak eman dizkie "urtetako ahanzturaren ostean" omenaldira joan diren agintariei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.