Politika

Ehunka pertsonek hartu zuten parte Otegi askatzeko Logroñon egin zen martxan

Espainiako Gobernuak ez duela berehalakoan erantzungo esan du Otegik gutun baten bidez. "Gu ez ginen erresistitzeko jaio, irabazteko baizik. Eta irabaziko dugu", gaineratu zuen. [YouTube]http://www.youtube.com/v/pvHK5btKKTU?fs=1&hl[/YouTube]

2010eko abenduaren 20a
17:13
Entzun
Ehunka pertsonak hartu zuten parte atzo Logroñon (Errioxa, Espainia) Arlando Otegi askatzeko espetxeraino egin zen martxan. Arnaldo askatu, politika askatu lelopean egin zen. Martxa Otegi espetxeratuta dagoen kartzelatik hamar metrora gelditu zen.

Ekitaldian Otegiren gutun bat irakurri zuten, eta eskerrak emateaz gain, honakoa "garai berrien, arrisku berrien eta estrategia berrien" garaia dela esan zuen. Ezker abertzaleak emandako pausoen aurrean, Espainiako Gobernuak ez duela berehalakoan erantzungo ere esan zuen, eta horregatik batasunera deitu zuen. "Gu ez ginen erresistitzeko jaio, irabazteko baizik. Eta irabaziko dugu", esan zuen.

Pertsona bat ospitalean, jipoi bat jaso ondoren

Martxan parte hartzen ari zen pertsona batek jipoi bat jaso zuen, beste pertsonengandik ehun metrora zegoela. Martxako antolatzaileek ekitaldiaren amaieran jakinarazi zutenez, faxista talde batek gazte batzuk jipoitu zituen. Esan zutenez, jipoia jaso zuen gaztea Logroñokoa da, eta Iruñeko bi lagunekin hurbildu zen martxara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.