EHUren Udako Ikastaroek normaltasun akademikoa berreskuratuko dute

120 ikastaro eskainiko dituzte aurrez aurre eta online, 30 aurrez aurre bakarrik, eta lau online bakarrik. Izena emateko epea zabalik dago

Atzo egin zuten aurkezpena, Donostiako Miramar jauregian. MAIALEN ANDRES / FOKU.
Oihane Puertas Ramirez.
Donostia
2022ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
«Azken bi edizioetan aldatu zen normaltasun akademikoa erabat berreskuratzea». Hori da, Agustin Erkizia EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzetan, 41. EHUren Udako Ikastaroen helburuetako bat. Izan ere, presentzialtasunak garrantzia hartuko du aurten: 120 ikastaro eskainiko dituzte eredu mistoanaurrez aurre eta online, 30 aurrez aurre bakarrik, eta lau online bakarrik.

Udako ikastaroak «formakuntzarako eta hausnarketarako topagune irekia» direla azaldu zuen atzo Itziar Alkorta ikastaroen zuzendari akademikoak. Horregatik erabiliko dute aurten Ezagutzaren alde leloa: «Bizi dugun desinformazioaren aurrean, ezagutzaren alde egin behar dugula uste baitugu».

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ere nabarmendu zuen ikastaroen eta ezagutzaren arteko lotura: «Bukaerarik gabeko lehengai bat da ezagutza. Eta hori da hezkuntza, alegia, ezagutzaren sozializazioa edo demokratizazioa. Eta hori dira ikastaro hauek».

Gaurkotasunarekin lotura estua duten zortzi erronka nagusi izango dituzte oinarrian ikastaroek. Besteak beste, landuko dituzte gobernantza modu berriak, berdintasuna, digitalizazioa, buru osasuna, zahartzaroa, jasangarritasuna, hezkuntza eta euskal kultura. Ukrainako gerraren eragina, edota pandemiaren ondorioak ere izango dituzte hizpide.

Ez hori bakarrik; maiatzaren hasieran aurreratu zuten bezala, aurtengo edizioak berrikuntzakdakartza: fundazioak marka berria du, UIK, eta hori izango da urte osoko ikurra. Izan ere, urte osora zabalduko dute «ezagutzaren aldeko eskaintza», eta horretarako webgune berria prestatu dute. Plataforma digital horretan eduki gehiago eskainiko dituzte, eta «bisualagoa, interaktiboagoa eta intuitiboagoa» da. Ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte egingo dituzte. Hala ere, «beti izango da muga horietatik kanpo antolatutako ikastaroren bat» ere.

Izen ematea, zabalik

EHUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago horiek hasten diren egunera arte, eta matrikula «erraz» egin daiteke haien webgunean edo mugikorraren bitartez. Aurtengo matrikulazioei dagokienez, «aurreikuspenen gainetik» daudela adierazi zuen Alkortak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.