UEUren udako ikastaroak
Eibarrek hartu du Miarritzeren txanda
Gaur hasi eta uztailaren 15a bitartean, Eibar izango da UEUren udako ikastaroen topagunea. Punta-puntako gaiak jorratuko dituzte. Orain artean, uztailaren 4tik 8ra, Miarritzen izan dira ikastaroak. Gero, uztailaren 18tik 22ra, Iruñeak hartuko du Eibarren txanda.
Aurten, berrikuntzekin etorri dira UEUren udako ikastaroak. Lehenengo aldiz, Eibar izango da ikastaroen topagunea. Udako ikastaroen 33.ikastaldi honetan, punta-puntako gaiak jorratuko dituzte. Gaur esaterako, ekonomiaren demokratizazioadute hizpide, eta hurrengo egunetan gai andanaren inguruan arituko dira: emakumeentzakostreptease terapeutikoa, euskal musika ikastaroa, zientzia eta teknikarako euskera, arkitektura, antropologia, herri kazetaritza praktikoa…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu