INDARKERIA MATXISTA

Eibarren gertatutako sexu eraso bat salatu du EH Bilduk

Larunbatean gertatu zen erasoa, emakume bat etxerako bidean zela, koalizioak jakinarazi duenez.

2015eko azaroaren 30a
07:46
Entzun

Azken eraso horrek erakusten du emakumeek pairatzen duten indarkeria matxista ez dela bakana; ez dira salbuespen gisa hartu behar, inondik inora", azpimarratu du koalizio subiranistak: "Emakumeen aurkako abusuak eta jazarpenak giza eskubideen urratze larria dira, bai eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun sozialen adierazpiderik bortitzena ere. Beraz, egiturazko arazo bat da, pertsonek beren generoaren arabera dituzten botere egoerei zuzenki lotutakoa".

Erasoa salatzeko mugimendu feministak eta arlo sozialak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deiarekin bat egin du EH Bilduk. Eibarren gaur egin dute elkarretaratzea, 13:00ean, Untzaga plazan.

"Eibarren gertatutako eraso matxistak agerian uzten du, beste behin, instituzioak ez daudela egoeraren larritasunak eskatzen duen mailan. Instituzio publikoetatik, batez ere, indarkeriaren prebentzioan egin behar da ahalegina; neska-mutilak, emakumeak eta gizonak, askatasunean heziko dituen hezkuntza sustatu behar da", nabarmendu du koalizioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.