Eibarren, sari nagusia; Bilbo, Sestao, Basauri, Loiu eta Iruñean, txikiagoak

Sei milioi euro utzi ditu guztira Eguberrietako loteriak; Eibarrera joan dira hiru, eta Sestaora beste bat

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Eguberrietako loteriak milioi zaparrada laga zuen atzo Hego Euskal Herriko hainbat udalerritan. Denera, sei milioi inguru laga ditu. Eibarren (Gipuzkoa), zenbaki saritu nagusiaren (79.250) sail bat saldu zuten; sarituen artean hiru milioi euro banatuko ditu. Sestaon (Bizkaia), berriz, milioi bat euro pasatxo laga ditu zozketak: astero zenbaki bera jokatzen zuen lagun talde bati egokitu zaiola azaldu du La Iberia administrazioko buru Ana Angulok: «Urte ugari daramatzate astero zenbaki horren aldeko hautua egiten». 00147 zenbakiak ekarri die zoriona.

Zozketak zortzi bosgarren sari banatzen ditu. Bi heldu dira Euskal Herrira; Loiu, Bilbo, Basauri (Bizkaia) eta Iruñera. Loiuko aireportuan 77.992 zenbakiko 300 txartel saldu zituzten. 15.548 zenbaki sarituaren hainbat txartel, berriz, Basaurin, Bilbon eta Iruñean saldu zituzten. Iruñean 50.0000 euro laga ditu zozketak.

Espainiako Estatuko Loteriak erakundearen arabera, EAEn biztanleko 81,6 euro jokatu dira Eguberrietako loterian, eta 66,7 Nafarroan. Erregeetako loteriako gastua gehituz, Espainiako FUCI erakundearen arabera, 115 eta 110 eurokoa izango da zenbatekoa, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.