Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean utzi dituzte aske Eider Zuriarrain eta Euri Albizu, 20.000na euroko bermea ordainduta. Zuriarrain eta Albizu otsailean epaitu zituzten, eta apirilean jarri zieten zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra, eta joan den ostiralean atxilotu zuen Zuriarrain Ertzaintzak Sondikan, lanetik atera zenean. Espainiako Auzitegi Gorenean ezarri zuen helegitea aztertu bitartean aske uztea erabaki du gaur Auzitegi Nazionalak.