LURRALDE EGITURAKETA

Eiheralarre eta Urepele elkargo bakarraren aldeko zerrendara batu dira

Etxebarreko Herriko Etxeak hirigune elkargo bakarraren aurka bozkatu du.

2016ko apirilaren 4a
13:07
Entzun

Urepele eta Eiheralarreko (Nafarroa Beherea) herriko etxeek aho batez egin dute elkargo bakarraren alde. Emaitzokin, beste 581 herritar daude elkargo bakarraren aldeko multzoan; 71 herritar ordezkatzen ditu, berriz, Etxebarreko (Zuberoa) Herriko Etxearen ezezkoak.

Emaitzek orekatzera joko dute ziurrenik datorren astean, ostegunean Miarritzeko Herriko Etxean bozkatuko baitute. 24.993 biztanle ditu Miarritzek, eta hirugarren hiri jendetsuena da, Baiona eta Angeluren ondoren. Lehen bozketan, hogei hautetsik ezetsi zuten elkargo bakarra, eta hamabik egin zuten alde.

Apirilaren 12an, berriz, Azkarate, Baigorri eta Aiziritzeko herriko etxeek erabakiko dute, eta hilaren 13an, Arberatzekoak eta Donapaleukoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.