KOMUNIKAZIOA

EITB digitalizatzeko taldea urtarrilean bilduko da

Yolanda Barcinak nabarmendu du hedabide publikoaren digitalizazioari buruzko neurriak "legearen arabera eta elkarrizketaren bidez" hartu behar direla.

2013ko abenduaren 30a
17:36
Entzun

EITB Euskal Irrati Telebista Publikoaren seinalea Nafarroan digitalizatzeaz arduratuko den lantaldeak urtarrilean egingo du aurreneko batzarra, gaur Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak jakinarazi duenez. Azaldu du urrats horiek "legearen arabera eta elkarrizketaren bidez" egin behar direla eta, beraz, ez dutela balio "itxurakeriaz eginiko keinuek". Barcinak azaldu du taldea oraindik ez dela batzartu Gabon egunak "oso txarrak" direlako.

Nafarroako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren arteko harremanaren balorazio ona egin du Barcinak, eta esan du "lankidetzarik onena" nahi duela "Euskadirekin, Errioxarekin, Aragoirekin eta bizilagun guztiekin".

Seinale analogikoa digitalizatzeko eskatu zion Nafarroako Parlamentuak EITBri urriaren 25ean. EITBk abenduaren 11n jakinarazi zuen kate publikoa Nafarroan ikusgai izango zela aurrerantzean, baina atzera egin zuen hurrengo egunean. Urkulluk eta Barcinak abenduaren 12an adostu zuten lantalde bat osatzea gaia jorratzeko, eta oraindik ez dute bilerarik egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.