Komunikabideak

EITB-k "apartheid politikoa" bultzatu eta ezker abertzaleari "tratamendu txarra" ematen diola salatu du Barrenak

Ezker abertzaleak EITB Euskal irrati telebistaren ildo informatiboa salatzeko kontzentrazioa egin du gaur eguerdian, Iurretako (Bizkaia) egoitza nagusian atarian. EITB Ibarretxe planari "propaganda egiteko tresna" dela esan du Pernando Barrena Batasuneko kideak eta "ezker abertzalea baztertu" egiten duela salatu. Ezker abertzaleak EITBren aldetik "tratamendu txarra eta baztertzailea" jasotzen duela nabarmendu du, eta "apartheid politikoa" bultzatzen duela.

2003ko abenduaren 4a
16:50
Entzun
"Gure ustez, nahiko ebidentea da ezker abertzaleak tratamendu txarra, baztertzailea jasotzen duela etxe honen aldetik, eta zentzu horretan, batik bat azpimarratu nahi dugu, EITBk bultzatu egiten duela apartheid politikoa, hain zuzen, azkenaldi honetan legez kanpo utzitako ehunka kandidatura eta baita herrialdeko plataformek ere, ez dutelako ia tokirik izaten EITBren ildo informatiboetan", adierazi du Barrenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.