KOMUNIKAZIOA

EITB zuzentzeko hautagaia astearterako lotu nahi du Eusko Jaurlaritzak

Mikel Agirrek karguaren hautagaitzari uko egin eta gero, Arantza Tapiak azaldu du "lehenbailehen" izendatu nahi dutela zuzendari bat.

2013ko otsailaren 27a
10:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Datorren astearteko gobernu kontseiluaren ostean EITB zuzentzeko hautagaiaren izen-abizenak jakinarazi ahal izatea espero du Eusko Jaurlaritzak. Hala adierazi du gaur Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Radio Euskadin eginiko elkarrizketan.

Tapiak adierazi duenez, Agirrek zuzendu behar zuen proiektuaren aldeko apustuari eutsiko dio Eusko Jaurlaritzak, eta gaineratu du "lehentasuna" dela proiektu hori zuzenduko duen pertsona bat topatzea.

Atzo jakinarazi zuen Agirrek uko egiten ziola EITBko zuzendari izateko hautagaitzari. "Arrazoi pribatuak tarteko" egin zion uko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.