komunikabideak

EITBk hilabete batez luzatu die kontratua 'Navarra Directo' saioko langileei

Programa urtarrilaren 31n bukatuko litzateke. "EITB bezalako enpresa publiko batek ezin du aldi baterako enpresa bat bezala jokatu, hilabetez hilabete kontratuak luzatuz", esan dute langileek.

urtzi urkizu
2011ko abenduaren 28a
12:01
Entzun

Navarra Directo saioko hogei langileen kontratua bukatu baino hiru egun lehenago EITBk azaldu du programa beste hilabete batez luzatuko duela. Horrela, Navarra Directo 2012ko urtarrilaren 31n bukatuko litzateke.

Egun horretatik aurrera, programaren eta langileen etorkizuna kolokan egongo da. EITBk Navarra Directo-ren aurrekontuari egin nahi dion murrizketa garrantzitsuak langile askoren kaleraketa suposatuko du.

"Langile bezala, mespretxatuta, erabilita eta gutxietsiak sentitzen gara", esan dute saioko beharginek. "Gure lanpostuekin jolasten ari dira, kontratuak inongo azalpenik gabe luzatuz. EITB bezalako enpresa publiko batek ezin du aldi baterako enpresa bat bezala jokatu, hilabetez hilabete kontratuak luzatuz".

Langileek 43.000 sinadura aurkeztu berri dituzte Nafarroako Gobernuan eta Eusko Jaurlaritzan, saioak orain arte bezala izan dezan jarraipena.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.