komunikazioa

EITBk Urkulluri eta Barcinari eskatu die Eguberrietarako behin-behineko irtenbide bat bilatzeko

Administrazio Kontseiluak berretsi du prest zegoela abenduaren 12an emisio digitalarekin hasteko, eta, "jai eder horien aitzakia eta arrazoia baliatuz", Eguberrietan Nafarroan LTD bidez emititzen hasi nahi du.

2013ko abenduaren 18a
14:04
Entzun

EITBk "lehenbailehen" hasi nahi du Nafarroan emisio digitalekin, eta, helburu horrekin, Yolanda Barcina presidenteari eta Iñigo Urkullu lehendakariari irtenbide bat adosteko eskatu die. Aurreko asteko gorabeheren ondoren bi agintariek lantalde bat osatzea erabaki zuten irtenbide bat bilatzeko.

EITBk atzo gauean atera zuen oharrean eskatu die behin betiko irtenbidea ez badago ere, "borondate onaren zeinu adierazgarri" moduan Eguberrietarako Nafarroan EITBren emisio digitala hasteko bidea emateko, "jai eder horien aitzakia eta arrazoia baliatuz". EITBk bere komunikazio bulegoaren defentsa egin du oharrean, eta "lepora dakieken edozein asmo politiko" baztertu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.