Espainiako martxoko hauteskundeak-EITB

EiTBko Administrazio Kontseiluak onartu du zuzendari nagusiak martxoaren 14ko hauteskundeei begira egindako jarraipen asmoa

EiTBko Administrazio Kontseiluak onartu du Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusiak martxoaren 14ko hauteskundeei begira aurkeztu duen jarraipen asmoa, gaur arratsaldean egindako bileran. Euskal Irrati Telebistako komunikabideek datorren hilabetean izango diren hauteskundeak direla eta egingo duten lanaren planak Kontseiluaren gehiengoaren oniritzia jaso du. Proposamenak 13 aldeko boto jaso ditu: EAJ-PNV, PSE-EE, EA eta IU-EB alderdienak eta gizarteko taldeak ordezkatzen duten kontseilukideenak. PPko ordezkariak abstentzioa aukeratu du, eta Karmelo Landak kontrako botoa eman du.

2004ko otsailaren 17a
18:28
Entzun
Bi telebista kate publikoak –ETB-1 eta ETB-2– eta hiru irrati kateak –Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria– buru-belarri ariko dira kanpainia osoan, eta baita hauteskunde egunean bertan ere. Eguneroko informazioa albistegietako tarte berezietan sartuko da, baina horrez gainera, elkarrizketak eta eztabaidak izango dira; hauteskunde gauean, berriz, saio bereziak, inkestak, botoen kalkuluak eta behin betiko emaitzak. Duela lau urte ordezkaritza lortu ez zuten indar politikoei edo lehenengoz aurkeztu direnei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan zerrendak aurkeztu dituztenei emango zaie lehentasuna. Gainera, ETBk jarraipen zehatza eta zabala egingo dio kanpainari Nafarroan ere.

Kanpainaren jarraipen informatiboa egiteko erabili diren ardatzak, azken 20 urteotan EiTBk erabili dituenak izan dira, elkarrizketak, eztabaidak, eguneroko tarteak eta doako publizitatea sartuta, beti ere hauteskunde-legediari jarrituz eta aurreko Madrilgo Gorteetarako azken hauteskundeetako emaitzak kontuan izanda.

Horrenbestez, alderdi politikoentzako denboraren banaketa egiteko, doako saioak arautzeko 1991ko apirileko Lege Organikoan ezarritako jarraibideak beteko dira. Horren arabera, botoen %20 baino gehiago lortu zuten alderdiei 3ko koefizientea egokituko zaie; %5etik 20ra bitartean zutenei 2koa, eta botoen %5 baino gutxiago eskatu zutenei 1eko koefizientea. Gainera, hauteskundeetara lehen aldiz aurkezten direnei edo azken hauteskundeetan ordezkaritzarik lortu ez zutenei 1eko koefizientea ezarriko zaie horien artean banatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.