komunikabideak

EITBko administrazio kontseilutik kanpo utzi dituzte EA eta ELA

EAJk sei ordezkari izango ditu, PSEk bost, PPk hiru, eta bana Aralar, EB, UPD, CCOO, Euskaltzaindia, EHU eta Kontsumitzaileen Elkarteak.

2009ko irailaren 24a
14:36
Entzun
Eusko Legebiltzarrak gaur onartu du EITBko administrazio kontseiluaren osaketa, eta lehen aldiz utzi dute hortik at EA. Aurreko asteetan zabaldutakoa egiaztatu da.

ELA ere kanpoan laga dute, EAEko sindikatu nagusia izan arren, eta EAJ, PSE-EE eta PPren "begirune demokratikorik eza" salatu du. "Legebiltzarreko ordezkaritzaren araberako proportziozko banaketa eurentzat gordetzen dute". Gehiengo sindikala "mespretxatzen" dutela dio ELAk, "ordezkaritzarik gabe utzi dute-eta".

Aurreko legealdian EHAK-k ordezkari bat izan zuen, baina orain D3M eta Askatasuna ezker abertzaleko hautagaitzek ez dute, Espainiako Justiziak baliogabetu egin zituelako joan den martxoko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako.

Osaketa

EAJ (6). Aitor Alzona, Koldo Mediavilla, Luke Uribe-Etxebarria, Iñigo Iturrate, Gemma Gonzalez de Txabarri eta Elixabete Piñol izendatu ditu EAJk.

PSE-EE (5). Carlos Gorostiza, Francisco Javier Doblas, Alma Fernandez, Mari Carmen Gomez eta Ignacio Dubrell.

PP (3). Iñaki Oiarzabal, Antonio Danborenea eta Juan Muñoz.

Aralar (1). Juan Ignacio Basterretxea.

EB (1). Ez du oraindik izendatu ordezkaria.

UPD (1). Ez du oraindik izendatu.

CCOO (1). Josu Onaindi.

Euskaltzaindia (1). Jose Luis Lizundia.

EHU (1). Juan Ignacio Perez.

Kontsumitzaileen Elkartea (1). Iñaki Garcia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.