"Iazko maiatzaren 25etik aurrera legez kanpo geratu zen euskal gizartearen parte esanguratsu batekiko EITBk daraman bazterketa ildoa" salatzeko agerraldia egin zuten atzo Pernando Barrenak eta Juan Joxe Petrikorenak, Donostian.
Barrenak kezka agertu zuen EITBko administrazio kontseiluak gaur erabaki dezakeelako Bergarako Proposamenaren sustatzaileen filosofia hauteskundeei buruzko informazio ataletik kanpo uztea. Erabaki hori, gainera, Jaurlaritza osatzen duten hiru alderdiek proposatuta, eta PP eta PSE-EEren babesarekin hartuko litzatekeela salatu zuen.
"EITBren administrazio kontseiluak erabaki du Bergarako Proposamenak eskatutako botoa baliogabea dela, eta jarrera hori onartezina da" salatu zuen. Barrenaren ustez, EITBk milaka herritarren bazterketa ezin du egin, kate publikoa den heinean. Bazterketa informatiboa argudiatzeko adibide batzuk aipatu zituen Barrenak, besteak beste:
Otsailaren 7an, Bergarako Proposamenaren sustatzaileek hauteskundeetarako egin zuten planteamenduaz, EITBk hasieratik botoa baliogabea dela esatea salatu zuen, "hauteskunde batzordeak hori erabakitzerako". Bestetik, ETAk abenduaren 30ean argitara emandako oharrari buruz "garrantzia kendu" ziotela esan zuen, izan zezakeen eragin informatiboa saihesteko.
Komunikabideak
EITBko albistegi eta programetan "ezker abertzalea baztertu" egiten dela salatu du Permachek
Batasuneko ordezkariak elkarretaratzea egin dute gaur 12:00etan Miramonen, "EITBk duen ildo informatiboa" salatzeko. Joseba Permachen esanetan EITBko albistegi eta programetan "ezker abertzalea baztertu" egiten da. Hedabide publikoetan ezker abertzalearentzat "aukera berdintasuna" aldarrikatu du Permachek. "Gure ustez, EITBk bazterketa eta manipulazioa etengabe egiten du ezker abertzalearen aurka", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu