Komunikazioa

EITBko irratietan 24 orduko greba egingo dute hilaren 24an

Eusko Irratiko zentro arteko batzordearen gehiengoak egin du deialdia; ELAk eta ESK-k aldeko botoa eman dute, eta LABek kontrakoa. 

urtzi urkizu
2015eko otsailaren 13a
12:55
Entzun

Euskadi Irratiko, Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako langileak grebara deitu ditu Eusko Irratiko zentro arteko batzordeak, hilaren 24rako, erregulazio espedientearen aurka protesta egiteko. Batzordeak EITBko administrazio kontseiluko kideei eskatu die erregulazio espedientea kentzearen alde bozkatzeko, eta zuzendaritzari exijitzeko lanpostu amortizazioa galaraziko duen akordioa lortzeko langileen ordezkariekin.

ELA sindikatuak nabarmendu du erregulazio espedientea EAJk, EH Bilduk eta LABek EITBko administrazio kontseiluan, "Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren laguntzaz", egin zuten akordio "arrazoigabearen" emaitza dela. ELAk, era berean, administrazio kontseiluari eskatu dio exijitu diezaiola EITBren zuzendaritzari enplegu deialdi publikoa gainditu dutenen postuak betetzeko. "ELAk ez du onartzen lanpostuen adjudikazioa eta erregulazio espedientea elkarrekin lotzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.