EITBko Erredakzio Kontseiluak etxeko profesionalen independentzia aldarrikatu du, PP, UPD eta PSE-EE alderdiek Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean eginiko salaketen ondotik. «Ez dugu onartuko kritika politikoak errespetuaren muga gainditzea», azaldu dute. Erredakzio Kontseiluak salatu du alderdiek datu okerrak erabili zituztela. "Gizartearen aniztasunarekiko eta kazetaritza lanari eusteko EITBko profesionalek duten konpromisoa" gogorarazi dute. PP, UPD eta PSE-EE alderdien kritikak jaso zituzten hedabide publikoko langileek Oskar Abad preso ohiari Radio Euskadin eginiko elkarrizketagatik. PPk EITBko langileei leporatu zien «ETAren konplizeen aurrean koldar» jokatzea.
Komunikazioa
EITBko langileek euren "independentzia" aldarrikatu dute
Euskal Telebistako Erredakzio Kontseiluak etxeko langileen "profesionaltasuna" defendatu du, PP, UPD eta PSE-EE alderdiek eginiko kritiken harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu